Dilar Dirik Gipuzkoa Zutik akanpadan

Dilar-dirik

Atzo Donostiako Bulebarreko Gipuzkoa Zutik akanpadan hitzaldia eman zuen Dilar Dirik-ek, Kurdistango emakumeen mugimenduaren ekintzaileak. Dilarrek, goxoki eta irmoki, Kurdistango eta zonaldeko beste herrietako emakumeek euren egunereko bizitzan ISISen eta Estatu turkoaren faxismoari nola egiten dioten aurre kontatu zigun.

Hona hemen Dilarrek esandako esaldi batzuek (@gipuzkoazutik-etik aterata):

Kurdistango herria konfederalismo demokratikoan antolatzen da. Komunak osatzen ditugu erabakiak hartzeko.

Kurdistango konfederalismo demokratikoak hiru oinarri ditu: ekologia, demokrazia zuzena eta emakumeen askapena.

Komunei esker, herritarrak zuzenean eragiten dieten erabakiak hartzen ari dira lehen aldiz haien bizitzan.

Armak hartzen dituzten kurdu guztiek heziketa feminista jaso behar dute, gerra eta patriarkatua oso lotuta daudelako.

Emakumeei buruzko erabakiak emakumeok hartzen ditugu. Antolakunde guztietan kopresidentzia dago: emakume bat eta gizon bat.

Konfederalismo demokratikoa ez da nazio edo hizkuntzan oinarritzen. Balio etikoetan oinarritzen da eta komunitate ezberdinak biltzen ditu

Ez da bakarrik proiektu kurdu bat, identitate asko biltzen duen proiektua da: kurduak, asirioak, armeniarrak, siriarrak…

Ez da nahikoa kapitalismoaren edo patriarkatuaren kontra borrokatzearekin. Alternatibak proposatu behar ditugu.

6000 miloi euro eman dizkio Europar Batasunak Turkiari, kurduen aurka ISISen metodo berak erabiltzen baditu ere.

Egunero ehunka pertsona hiltzen ari dira Meediterraneoan eta zuen gobernuak arduradunak dira.

Ipar eta Hego Kurdistanen artean dauden minak Euskal Herrian ekoizten dira.

Estatu berriak sortzeak mendekotasun berriak sortzeak ditu. Boterea herriari itzuli behar zaio asanbleen bidez.

Nazioarteko elkartasuna ezinbestekoa da egoera hau aldatzeko. Ez baina estatu eta UErena baizik eta antolatutako herritarrena

Dilar-Dirik1